Gure helburua taldeen bitartez pertsonen eta erakundeen bertsiorik hoberena ateratzea da.

EQUIPO. TALDEA. TEAM.

Hezkuntza
Deeper Learning izeneko metodologiarekin lan egiten dugu, hau da, konpetentzien, ezagutzaren eta ikasleen trebetasunaren garapenean. Honek, hiru jakite elkar lotzen ditu: kognitiboa, pertsonen artekoa eta pertsona barnekoa.

Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 proiektuaren bitartez, ekintzailetasuna eta prototipatua sustatzen ditugu euskara, gaztelania eta ingelesarekin bateratuz.

Ikasketa kooperatiboa aplikatuz, ikasle taldeek elkarmenpekotasun bat sortzea lortzen dugu, helburu bateratu eta trebetasun sozialetan oinarrituta. Esperientzia hauek elkarren artean ideiak banatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, pentsaera kritikoa eta trebetasun sozialen garapena sustatuz.

Metodologia honen helburua, teknologia berrietan oinarritutako lantegi ezberdinen bitartez, ahozko azalpenak, gidatutako bisitak, jokoak, esperimentuak, etorkizuneko arazoen ebazpena, etab. ikasleek talde lana, laguntza eskatzen, laguntza eskaintzen edo ardura hartzen ikastean datza. Azken finean, lidergoa garatzean.

METAMORFOSIS METODOLOGIA
Metamorfosis metodologiaren bitartez enpresak taldeak barne ekintzailetzara bideratzea lortzen dugu. Hau da, taldeak helburuak betetzeaz gain konpromiso maila handi batera ere iristea, etengabeko ikasketaren bitartez helburuak hobetuz.

Talde barne-ekintzaileak, beraiek sortutako xede bati oso atxikita sentitzen diren taldeak dira. Partidako erregelak aldatzeko gai dira enpresan barne eta kanpo berrikuntza kolaborazioa lortzeko asmoarekin.

Talde barne-ekintzaileak jarrera konpetentziak garatzen dituen errendimendu altuko talde baten ondorio dira.

Errendimendu altuko taldetzat deritzogu lidergo argi eta trebea, taldekideen rol definituak, komunikazio bikaina, erlazio egonkorrak eta prozesu efektiboak dituen taldea. Drexler eta Sibbet-en Team Performance Model teorian oinarritzen gara prozesu hau bermatzeko.

Jakintza arloak:

· Lanpostu gaikuntza
· Ezagutza kudeaketa
· Barne Komunikazioa
· Talentuaren kudeaketa eta trebatzea
· Digitalizazioa

10
HERRIALDE BISITATUTA
+30
BEZERO POZIK
5
HIZKUNTZA
+1000
TORTILLA PINTXO
Gugan sinesten dute:
Oraindik ez zaitugu asebete?PROIEKTUAK

Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies